Iritzi artikuluak
Bat bateko heriotza kirolariengan
Guztiok dugu gogoan Antonio Puertaren heriotza. Partida bat jolasten zegoen eta bat batean lurrera erori zen. Handik gutxira altxatu eta aldagelara joan zen. Han zegoela berriro erori eta ospitalera eraman zuten bizkor-bizkor. Pare bat egun koman eman ondoren hil egin zen.
Duela hilabete 3. mailako partida batean gazte batek ere antzeko heriotza izan zuen.
Adituek esaten dutenez futbol edo beste edozein kiroletako zelaietan desfibrilagailuak egongo balira heriotza asko saihestuko lirateke. Nire ustez horrelako zerbait egin beharko lukete behintzat jokalarien segurtasuna bermatzeko.
Baina nire ustez guzti hau oso berandu egin da, beranduegi. 2 pertsona hil dira azken denboraldian estatu barruan eta orain hasi da jendea kontzientziatzen. Lehenago konturatu balitz jendea 2 pertsona, bi jokalari egongo lirateke gure artean. Eta berriro galdetzen dut beharrezkoa al da 2 pertsonen bizitzak galtzea horrelako gauzak kontuan artzeko?
Baliteke jende askok gogoan edukitzea benfikako jokalari bati gertatutakoa. Partida erdian sarrera gogor bat egin zion jokalari bati eta epaileak txartel horia atera zion.
Jokalari hau belaunen gainean euskarritu zen barrez bazekielako gaizki egin zuela sarrera hori egiten. Pare bat segundo geroago zerraldo erori zen lurrera eta dida batean gainean zituen taldekide entrenatzaile mediku … jokalari honek bizia galdu zuen ospitalera iritsi bezain laster.
Hainbeste urte pasa dira gertakari horrengandik eta oraindik horrelakoak gertatzea ere…penagarria iruditzen zait taldeen partetik eta baita gobernuaren eta federazioen partetik ere. Hain zaila al da gutxienez partidetarako horrelako aparatutxo bat edo lehenengo laguntzetan aditua den pertsona bat?
Nik esango nuke jada bizitza gehiegi galdu direla horrelako gertaeratan eta badela garaia gertaera hauek saihesteko. Ni jokalari bezala seguruago sentituko nintzateke jakin horrelakoak saihesteko aparatu bat dudala gertu. Beraz talde guztietako presidente edo direktibo guztiei eskatu nahiko nieke badela ordua ahalegin txiki bat egiteko eta zelaietan jokalarien hobe beharrez desfibrilagailu bat erosteko.
Jokalariek eskertuko dute zuen ahalegin txiki hori.
Josu etxaniz.

Zabaldu
del.icio.us